Mundua -
Hauteskundeek
Kontserbadoreek botereari eutsiko diote Bulgarian
GERB alderdiak botoen % 31,4 jaso du, Alderdi Sozialistaren aurretik (% 31,4). Ezegonkortasun politiko handia bizi du herrialdeak.
Erredakzioa
Boiko Borisov lehen ministro ohi populistak irabazi ditu Bulgariako hauteskunde legegileak, Hauteskunde Batzorde Nagusiak botoen % 70 zenbatu ostean jakitera eman duenez.
GERB alderdiak botoen % 31,4 jaso du, Alderdi Sozialistaren aurretik (% 31,4). Horien atzetik geratu dira DPS turkiarra, botoen % 9,15eko babesarekin, eta Ataka ultranazionalista, botoen % 7,6rekin.
Emaitza horiekin, Bulgarian ezegonkortasun politikoa eta ekonomikoa areagotzeko arriskua dago, GERBek zailtasun handiak izango baititu gainerako hiru alderdietakoren batekin koalizioa egiteko, Europar Batasuneko herrialde txiroenean.
Boiko Borisov kontserbadoreak dimisioa aurkeztu zuen otsailean, bizitza-maila baxuagatik eta klase politikoko etsipenagatik antolatutako herri-protestek bultzatuta.
Bulgaria Europar Batasuneko herrialde txiroena da. Herritarren % 22 hilean 155 euroko soldatarekin bizi da, eta herritarren % 49k txiro izateko arriskua du, Eurostateko azken datuek diotenez.