Mundua -

Kontrazala

Afganistan, 12 urte eta gero

600 emakume baino gehiago preso, "krimen moralak" egiteagatik; 20.000 zibil hil dituzte; eta demokraziaren aztarnarik ez dago.

Juanjo San Miguel, Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com
Juanjo San Miguel, Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com
Juanjo San Miguel, Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com

Juanjo San Miguel | Euskadi Irratia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afganistanen 600dik gora dira kartzelan dauden emakumeak "krimen moralak" egiteagatik. Emakume hauek kartzelan sartu dituzte etxetik ihes egiteagatik (gehienetan tratu txarrak jasotzen zituztelako), adulterioagatik (ia kasu guztietan bortxatu egin zituzten) edo moralaren kontrako jarrerak izateagatik.

Orain dela 12 urte talibanak agintetik bota zituztenetik ez zegoen horrenbeste emakume preso arrazoi horiengatik. Parlamentuak, berriz, atzera bota du emakumeen eskubideak babesteko aurkeztutako legea. Parlamentu hori mendebaldeak soldaduak eta dirua jarri zituelako osatu zuten, Hamid Karzai presidentea da Mendebaldearen laguntza duelako....

Afganistango gerraren eragilea Dorre Bikien aurkako erasoa izan zen eta helburuak talibanak bota eta demokrazia ezartzea.

12 urte pasa ondoren 20.000 zibil hil dituzte, 10.000 soldadu eta polizia afganiar eta 3.400 soldadu atzerritar, beste 17.000 zauritu egin dituzte.

Mendebaldeak milaka miloi asko gastatu ditu Afganistanen eta gerra aurretik jarritako helburu bakarra ez du bete. Demokraziaren aztarnarik ez dago, gerra buruak eta narkotrafikatzaileak dira jaun eta jabe, eta berriro ere talibanek adierazten dute zer egin daitekeen eta zer dagoen gaizki.

Zortzi eta hamar urteko neskak ezkonarazi daitezke, milaka ezkontzen dituzte urtero euren aitak edo aitonak izan zitezkeen gizonezkoekin, ondoren senarraren eta familiaren tratu txarrak jasango dituztela jakina bada ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea