Mundua -

Venezuela

Madurok preserbatiboak banatuko ditu haurdunaldi goiztiarren aurrean

Preserbatibo fabrikak ezarriko dituztela iragarri du Venezuelako presidenteak. Venezuelan haurdunaldien % 17 nerabeenak dira.

Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak adierazi duenez, "herrialdea haurdunaldi goiztiarretatik babesteko" Gobernuak preserbatibo fabrikak jarriko ditu.

"Fabrikak jarriko ditugu milioika preserbatibo banatzeko eta zuek arduratuko zarete horiek banatzeaz, Aberriaren aldeko Gazteen mugimendua" adierazi die gazte chavistei. "Banatu, hausnartu eta haurdunaldi goiztiarrak saihestu", esan du agintariak VTV Estatuko telebista katean.

"Gaztaroaren lehen etapan batik bat, beroaldiak jotzen duenean, belarriak berotzen dira eta munduak ezin du itxaron, guztia oraintxe nahi da eta 14 urterekin sekulako triparekin amaitzen da. Horrek ezin du horrela izan", esan du Madurok.

Venezuelan haurdunaldien % 17 nerabeenak dira.

2010ean esaterako, 591.303 haur jaio ziren eta horietatik 130.000 15 eta 19 urteko amenak izan ziren, eta 8.000 inguru 15 urtez berakoenak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea