Mundua -

Kontrazala

Inposatu al liteke demokrazia?

Irak eta Afganistango gerrek erakutsi dute demokrazia indarraren bidez sartu nahi denean konponbidea gaitza bera baino askoz ere txarragoa izan litekeela.

Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com
Juanjo San Miguel Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com

Juanjo San Miguel (Euskadi Irratia)

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkian gobernuaren aurkako protestak izan dira azken egun hauetan, manifestariek Tayip Erdogan lehen ministroaren jokaera gaitzetsi dute, gizartea islamiartu nahi izatea eta pertsonen askatasuna mugatzea leporatu dizkiote.

Turkian lehen beste herrialde batzutan sortu den paradoxa gertatzen ari da, Mendebaldean eskubidetzat eta balore demokratikotzat ditugunak militarrek ezarri zituzten, gero demokrazia nagusitu denean islamdarrek demokrazia hori erabili dute balore horietan atzera egiteko.

Aljerian 1990an Frente Islamdarra, hauteskundeetan garaipen handia lortu eta gero demokrazia hori kentzeko prest azaldu zen, militarrek ez zituzten hauteskundeen emaitzak onartu eta gerra zibil basatia izan zuten urtetan.

Egoera hauetan Mendebaldean zalantzak eta kontraesanak nagusitu izan dira: ezarri al daitezke balore batzuk, inposatu al liteke demokrazia. Irak eta Afganistango gerrek (eta gero herrialde arabiar batzutan gertatutakoak) erakutsi dute demokrazia indarraren bidez sartu nahi denean konponbidea gaitza bera baino askoz ere txarragoa izan litekeela.

Azken urteetako nahasmen honetan Mendebaldeak beste herri batzuri eredu bat eskaini die,ohartu gabe agian urteetan balio izan duen eredua agortzen ari dela eta beste herri guzti horiek bezalaxe hemen ere agian, nondik gatozen eta nora joan nahi dugun gure buruari galdetzen hasi behar dugula.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea