Mundua -

94 urte ditu

Hegoafrika, Mandelaren osasun egoeraren inguruko berrien zain

Hegoafrikako presidente ohiak ospitalean jarraitzen du, baina bere kabuz arnasa hartzen du jada.

Nelson Mandelaren osasun egoerak okerrera egin du. Argazkia: Artxiboko irudia.
Nelson Mandelaren osasun egoerak okerrera egin du. Argazkia: Artxiboko irudia.
Mandela Hego Afrikako presidente-ohiak egoera larrian jarraitzen du

0:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nelson Mandela Hegoafrikako presidente ohiak larri jarraitzen du, baina egonkor, larunbatean biriketako infekzioak jota, ospitaleratu eta gero.

Herrialde osoa kezkatuta dago larunbat goizaz geroztik, Hegoafrikako presidenteak ohar batean Mandela "larri, baina egonkor" ospitalean zegoela jakinarazi ostean.

Hegoafrikako Gobernuak adierazi duenez, Nelson Mandela bere kabuz ari da arnasa hartzen, eta hori "seinale ona da", oraindik ere ospitalean jarraitzen badu ere.

"Madiba borrokalaria da, eta borrokan jarraitzen duen bitartean ongi egongo da. Bere kabuz arnasa hartzeko gai dela esan didate medikuek, eta hori seinale ona dela uste dut", adierazi du Hegoafrikako Gobernuko bozeramaileak.

Nelson Mandela Hego Afrikako presidente ohia ospitaleratu egin zuten larunbat goizean, berriz ere, biriketako infekzioak jota. Hegoafrikako Gobernuak jakinarazi duenez, larritasunaren barruan egonkor dago.

Mandela hainbat alditan egon da azken urteetan ospitaleratuta, eta oraingoan, lehen aldiz, Mandelaren "egoera larria" aitortu du Hegoafrikako Gobernuak.

Goizaldean, 01:30ak aldera (23:30 GMT), haren osasun egoerak okerrera egin du, eta Pretoriako ospitale batera eraman dute", azaldu zuen Gobernuak ohar bidez.

Mandelak 94 urte ditu, eta martxoan ere ospitalean egon zen arazo bera tarteko. Hamar egun egin zituen ospitalean, eta apirilaren 6an eman zioten senda-agiria.

67 urte eman zituen "Apartheid"aren aurka borrokan, eta horren ondorioz, 27 urte eman zituen espetxean.

1993an Bakearen Nobel saria eman zioten Apartheid-aren aurka egindako lanagatik eta urtebete geroago, Hegoafrikako presidente izendatu zuten; bertako historiako lehen presidente beltza.

Johannesburg eta Qunu (haurtzaroa pasatu zuen herria) artean bizi da egun, medikuen zaintzapean.

Azkenekoz Hegoafrikan egin zen Munduko Futbol Txapelketan agertu zen jendaurrean, 2010. urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea