Mundua -
Kronika
Txinako Shaolin Tenplua: bizitza eta negozioa Kung-Furen jaiolekuan
Hodei Arrausi EiTBko berriemaile berezia Txinako Shaolin Tenplua monje budistekin izan da, borroka-arte horren jaiotzaren inguruan ezagutzeko.
Hodei Arrausi
Monjeak kanpai hotsarekin esnatzen dira Shaolin Tenpluan. Oraindik ez du argitu: goizeko 04:00ak dira. Eguna otoi egiten hasten dute, kantu budistak azkartuz doa eta oilarren kukurrukuarekin hasten dira.
"Disziplina oso garrantzitsua da monjeentzat, otoi egin, meditatu, eta kung-fua egin", azaldu du Wang Yu Min Shaolin Tenpluaren bozeramaileak.
Gosari espartarra amaituta, monjeak desagertu egiten dira: batzuk meditazioa egitera, beste batzuk entreinatzera. Izan ere, goizeko 07:00etatik aurrera, monasterioa turisten mende geratzen da. "Urtean 1,5 milioi bisitari ditugu", adierazi du Wang Yu Minek.
Halaber, ez tenplua bakarrik, eskualde osoa kung-fuaren industriari esker bizi da. Monasteriora daraman bidetik dozena bat kung-fu eskola ikusi ditugu. Eskola batzuek 20.000 ikasleraino har ditzakete.
5.700 atzerritar inguru dator Shaolin Tenplura urtero kung-fu teknikak ikastera, baina hemen gogoratzen dute, beste lekuetan ez bezala, teknika budistak kung-fu teknika baino pusi handiagoa duela.
Hala ere, monasterioa ez dago bekatutik aske. Duela urte batzuk burtsan kotizatzeko asmoa iragarri zuen, baina kritikek proiektua geldiarazi zuten, baina horrek argi utzi tenplua beste edozeren gainetik, urtean 6 milioi euro sortzen dituen empresa dela.