Mundua -
Argentinako presidente ohia
Carlos Menemi 7 urteko espetxe-zigorra ezarri diote arma-trafikoagatik
Argentinako agintari ohia 1991 eta 1995 artean Kroaziari eta Ekuadorri armak saltzeagatik zigortu dute.
Erredakzioa
Kroaziari eta Ekuadorri 1991 eta 1995 artean armak saltzeagatik zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Carlos Menem Argentinako presidente ohiari; izan ere, orduan estatuburua zen, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Horrela, etxean giltzapetzeko aukerarik ez du izango eta zigorra bete beharko du.
"Diabete eta presio arazoak" argudiatuta Menem ez da epaia entzutera joan, agintari ohiaren abokatuak agiri batean azaldu duenez.
Martxoaren 8an delitu berarengatik zigortu zuen Justiziak, duela bi urte igorritako sententzia bertan behera utziz; izan ere, absolbitzea erabaki zuen lehen auzialdiko epaitegi batek.
Era berean, Oscar Camilion Defentsa ministro ohiari bost urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri diote.
Menemen agintaldian Argentinak 6.500 tona arma esportatu zituen ofizialki Panamara eta Venezuelara, baina 1991n Kroaziara bideratu zituzten, Jugoslaviako gatazka puri-purian zegoenean.
Bestalde, 1995ean Ekuadorrera armak bidali zituen Argentinak, Perurekin gatazka zabalik zegoenean, nahiz eta Argentina bi herrialdeen arteko Bake Itunaren bermatzailea izan.