Mundua -
Arrazoiak argitzeke
Gizonezko batek sei lagun hil ditu tiroz Floridan
Poliziak bertan hil du tiroz; biktimak hiru emakumezko eta beste hiru gizonezko dira. Poliziak hil duenean, eraikin batean zegoen bahitutako beste bi pertsonekin.
Erredakzioa
Gizonezko batek sei pertsona hil ditu bart tiroz Hilaleah (Florida) herrian eta, beste bi pertsona eraikin batean bahituta izan ostean, Poliziak bertan hil du, hango telebista kate baten arabera.
Poliziak hedabideei esan dienez, hildakoak sei emakumezko eta beste sei gizonezko dira. Gainera, Poliziak ustezko hiltzailea hil du, tiroketa bat izan ostean atxilotzera gerturatu direnean.
Ustezko hiltzailea Poliziarekin negoziatzen izan da gau osoan, Miamitik gertu dagoen eraikin batean euren artean tiroketa bat izan eta gero. Eraikin horretan bi hilotz topatu dituzte agenteek.
Negoziazioek porrot egin ostean, Poliziak eta SWAT talde bereziko zenbait agentek tiratzailearen babeslekuan sartu eta beste lau pertsona topatu dituzte hilik, baina beste bi salbatzea lortu dute.
"Gaizkilea hilik dago, eta orain ezin du min gehiagorik eragin; orain jakin behar dugu zer gertatu den", Carlo Zogby Hileahko Poliziako agente batek CBSri esan dionaren arabera.