Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 38 pertsona hil dira Italian, autobus istripu batean

Ibilgailua 30 metrotik erori da, zubibide batean. Baliteke autobusaren balazta sistemak huts egin izana edo gurpil bat lehertu izana.

Gutxienez 38 pertsona hil dira Italian, autobus istripu batean

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira eta 10 larri zauritu Italiako hegoaldean, Avellino probintzian, autobus istripu batean.

Ezbeharra igande gauean jazo da. Ibilgailua A16 errepidetik zihoan eta, bat-batean, auto batzuen aurka talka egin du, eta 30 metrotik erori da, zubibide batean. Baliteke autobusaren balazta sistemak huts egin izana edo gurpil bat lehertu izana.

Suhiltzaileen esanetan, oraingoz 36 gorpu berreskuratu dituzte istripua izan den lekuan. Autobusa Monteforte Irpino eta Baiano herrien arteko bidea egiten ari zen, eta orotara 48 pertsona zeramatzan.

Autobide Italiarrak erakundearen arabera, autobusa abiadura handian zihoan. Ezbeharra izan den lekua aldapatsua da, eta bertan beste hainbat istripu larri gertatu dira.

Italiako hedabideek azaldu dutenez, autobusaren bidaiariak Napolitik zetozen, bertan txangoa egin baitzuten.

Bidaiari gehienak Giuliano di Campania, Mugnano di Napoli eta Marano herrikoak ziren. Hildakoen artean umeak daude, baina agintariek ez dute zehaztu zenbat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea