Mundua -
Amerikako Estatu Batuak
105 ume askatu dituzte haur-prostituzioaren aurkako operazio batean
Sarekadak AEBetako 76 hiritan egin dituzte eta operazioan 4.000 polizik hartu dute parte. 150 pertsona atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Haur-prostituzioaren aurkako operazioa zuzendu du FBIk Amerikako Estatu Batuetan. Hiru egunetan herrialde osoan zehar sarekadak egin eta 105 ume askatu dituzte. Era berean, Poliziak 150 pertsona atxilotu ditu.
Sarekadak AEBetako 76 hiritan egin dituzte eta operazioan 4.000 polizik hartu dute parte, FBIk agiri batean azaldu duenez.
Adingabeen trafikoaren aurka borroka egiteko 2003an ekimen nazionala jarri zuten martxan agintariek. Orduz geroztik haur-prostituzioaren kontra zazpi sarekada egin dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea