Mundua -
Parlamentuan
Rohanik Irango presidente kargua hartu du
Iraultza islamiarraren alde borrokatutako bost hamarkaden ostean lortu du presidente izatea, eta errefomisten babesari esker. Mahmud Ahmadineyaden tokia hartu du.
Erredakzioa
Hassan Rohani Irango presidenteak igande honetan egin du karguaren zina Parlamentuaren aurrean. 64 urte ditu eta datozen lau urteetan herrialdeko presidente izango da, Mahmud Ahmadineyaden tokia hartuz. Iraultza islamiarraren alde borrokatutako bost hamarkaden ostean lortu du presidente izatea.
Inbestidura ceremonia ofizialean, Rohaniren lehen hitzaldia baino lehen, Ali eta Sadeq Amoli Lariyani anaiek hitz egin dute, Parlamentuko eta Botere Judizialeko buru moduan.
Irango Berrien Agentziak Rohanik proposatutako gabinetearen zerrenda zabaldu du. Parlamentuak baieztatu egin beharko du hori; dagoeneko esan du ez dituela ibilbide erreformista duten ministroak berretsiko.
"Koranaren eta nazioaren aurrean, nik Jainkoaren aurrean herrialdeo erlijio ofiziala eta Errepublia islamiarra, baita bere Konstituzioa, zaintzea zin egiten du", esan du Rohanik, buru kanpotar asko izan diren zeremonian.
Atzo, larunbata, Rohanik Ali Jamenei Irango Errepublikako buruaren babesa jaso zuen.
Atzerri politikan aldaketak iragarri zituen atzo Rohanik. Azken 8 urteetan, Mahmud Ahmadineyad presidentearen agintaldian, liskarrak izan ditu AEBekin programa nuklearra dela eta.
Ekaineko hauteskundeak irabazi zituen, eta erreformisten babesarekin, lortu du presidentetza.