Mundua -

AEBak

George Bush bihotzetik operatu dute, arrakastaz

Arazoa astelehenean atzeman zioten, urteroko azterketa medikoan, Dallaseko Cooper klinikan. Bertan bizi da 2009an Etxe Zuria utzi zuenetik.

George Bush AEBetako presidente ohia. Argazkia: inthecloset.cl
George Bush
George Bush AEBetako presidente ohia. Argazkia: inthecloset.cl

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George Bush AEBetako presidente ohia Texaseko ospital batean dago, astearte honetan bihotzetik operatu ostean arteria bat desblokeatzeko, bere bozeramaileak jakitera eman duenez.

Freddy Ford president ohiaren bozeramaileak azaldu duenez, astearte honetan egindako ebakuntzan, Dallas hirian, medikuek estent bat sartu diote traba egiten zuen arteria desblokeatzeko.

Arazoa astelehenean atzeman zioten, urteroko azterketa medikoan, Dallaseko Cooper klinikan. Bertan bizi da 2009an Etxe Zuria utzi zuenetik.

Oharraren arabera, Bush (67 urte ditu) "animatuta" dago, "ostegunetan etxera eta egunerokotasunera itzultzeko prest".

"Eskerrak eman dizkio familiari, lagunei eta herritarrei euren nahiengatik", azaldu du. Halaber, guztiak azterketa mediku erregularrak egitera animatu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea