Mundua -

Hauteskundeak Malin

Maliarrek beren etorkizuna erabaki dute hauteskundeen bigarren txandan

Nahiz eta bi hautagaiek hauteslekuetara joateko deia egin, ez da errepikatu lehen txandan izandako erantzuna.

Maliko hauteskunde-eskola. Argazkia: Efe
Maliko hauteskunde-eskola. Argazkia: Efe
Maliko hauteskunde-eskola. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi sakonetik zein presidentek aterako dituen erabaki dute gaur maliarrek. Lasaitasunez bizi izan dute eguna, eta parte-hartzea joan den uztailaren 28an izan zenarena baino baxuagoa izan da oraingoan.

6.800.000 pertsonakdute hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea, eta lehenengo txandan irabazle suertatu ziren Ibrahim Bubakar Keita lehen ministro ohiaren eta Sumalia Cisse Finantza ministro ohiaren artean erabaki behar izan dute. Keitak abantaila hartu du, lehenengo itzulian %40ko botu-portzentaia lortu baitzuen. Dena den, Cissek ez du itxaropenik galdu, eta 20 puntuko desabantaila errekuperatzeko esperantza dauka.

Nahiz eta bi hautagaiek hauteslekuetara joateko deia egin, ez da errepikatu lehen txandan izandako erantzuna. % 49koa izan zen orduan parte-hartzea.

"Gauzak arinago joango dira"

"Bi hautagaiekin gauzak askoz ere arinago joango dira", adierazi du Issa Tieman Diarra gobernuko ordezkariak.

"Ezin gara probokazioetan erori, ez gara urduri jarri behar emaitzak kaleratzen direnean, gustukoak izan ala ez", esan du Keitak lehenengo itzulian bere jarraitzaileek irabazletzat izendatu ostean.

Bi eredu ezberdin

Presidente berriak 2012ko martxoaren 22an izandako estatu-kolpearen ostean hasitako trantsizio demokratikoa gidatzeko ardura izango du aurrerantzean. Horrez gain, tuareg errebeldeekin bake-negoziazioetan sakondu beharko du, gatazka armatuaren ostean; joan den ekainaren 18an, urtebete egin zuen suetena iragarri zutenetik.

Nahiz eta bi hautagaiak 1990ko hamarkadan gehiengoa zuen ADEMA alderdikoak izan, programa ezberdinak proposatu dituzte krisitik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea