Mundua -
Gertaera
Itsasontzi militar batek Baltikoko hondartza bat 'inbaditu' du
Ontzia hondartzaraino iritsi da, eta hondartza jendez beteta bazegoen ere, zorionez ez da inor zauritu. Errusiako Defentsa Ministerioaren esanetan, ohiko maniobra militar bat izan da.
Erredakzioa
Errusiako itsasontzi militar bat Itsaso Baltikoko hondartza batean lehorreratu da asteazken honetan, jendea eguzkia hartzen eta bainatzen ari zen bitartean.
Ontzia Errusiako Mechnikovo hondartzaraino iritsi da, Kaliningrad hiritik gertu. Hondartza jendez beteta bazegoen ere, zorionez, ez da inor zauritu.
Errusiako Defentsa Ministerioaren esanetan, hondartza eremu militarraren barruan dago, eta ohiko maniobra militar bat baino ez da izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea