Mundua -

Ekialde hurbila

Israelek hiru palestinar hil ditu eta eten egin da bake prozesua

Printzipioz, behin-behineko geldialdia da, eta ez du esan nahi elkarrizketak amaitu direla. Hala ere, palestinarrak mahaitik altxatuko dira nazioarteak erasoa salatzen ez badu.

Israelgo Armada, Kalandiako operazioan. Argazkia: Efe
Israelgo Armada, Kalandiako operazioan.
Israelgo Armada, Kalandiako operazioan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak hiru gazte palestinar hil ditu Zisjordanian, eta, ondorioz, eten egin da bake prozesua, hasi eta hilabetera, palestinarrek israeldarrekin zituzten bilerak bertan behera utzi ostean.

Palestinako ordezkariak ez dira joan bart Jerikon egin behar zituzten batzarretara, prozesua hasi zenetik laugarren bilera-sortaren baitan.

"Nazioartearekin harremanetan jartzen ari gara Israelgo Gobernuan dauden erradikalenak bake prozesua boikotatzeko egiten ari diren ahaleginari erantzuteko", adierazi du Palestinako iturri ofizial batek.

Erabaki horrek ez du bake prozesuaren amaiera eragin; atzoko bilerak bertan behera geratu ziren, baina ez prozesu osoa. Hala ere, palestinarrek iragarri dute mahaitik altxatuko direla "nazioarteak erasoa argi eta garbi salatzen ez badu".

Hiru palestinarren hilketa

Robin Al Abed, Tunis Yahyuh eta Jihad Aslan 32, 22 eta 20 urteko gazteak hil izanak eragin du palestinarren erantzuna.

Israelgo Armada polizia-operazioa egiten ari zen Kalandiako errefuxiatu gunean, Ramallah hego-ekialdean, eta, hiru hilketez gain, 15 zauritu utzi ditu.

Israelgo Armadaren arabera, Kalandian "terrorista batzuk" atxilotzera joan zen Polizia, eta "ehunka palestinarrek harrika" jaso zituzten. Ondorioz, soldaduak bidali zituzten bertara, eta "tiro egin behar izan zuten beren burua babesteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea