Mundua -

Akatsa

George Bushen bulegoak hiltzat eman du Mandela

Mandela "herrialdearen historiaren kurtsoa aldatu zuen ausaria moraleko gizona izan zen", irakur daiteke oharrean.

George Bush AEBetako presidente ohia. EFE
George Bush
George Bush AEBetako presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George Bush AEBetako presidente ohiaren bulegoak hiltzat eman du akats bategatik Nelson Mandela Hego Afrikako presidente ohia, eta doluminak azaltzen prentsa ohar bat bidali du, Politico egunkariaren arabera.

Politico egunkariak ohar bat jarri du bere webgunean, Jim McGrath George Busen bozeramaileak bidalita. Bertan presidente ohiak eta Barbara haren emazteak Mandelaren heriotza deitoratu dute. Halaber, "askatasunean sinestun handiko pertsonatzat" jo dute Mandela.

Mandela "herrialdearen historiaren kurtsoa aldatu zuen ausaria moraleko gizona izan zen", irakur daiteke oharrean.

Akatsaz ohartu ostean, McGrathek beste ohar bat bidali du mezu elektroniko bidez eta Twiterren The Washington Post egunkarian emandako informazioaren ondorioz izan dela azaldu du, Politicoren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea