Mundua -
Zortzi larri daude
Dozenaka pertsona zaurituta Ingalaterran, 130 ibilgailuk talka eginda
Istripua Kenten (Londresko hego-ekialdea) jazo da, eta kausa lainoa izan liteke. Autoak 10 minutuz izan dira elkarren aurka talka egiten.
Erredakzioa
Dozenaka pertsona zauritu dira gaur Kenten (Ingalaterra; Londreseko hego-ekialdea), 130 ibilgailu inguruk talka eginda, BBC telebista kateak jakinarazi duenez.
Hasieran, zauritutakoak 200 izan zitezkeela esan du Poliziak, baina ondoren murriztu egin du zenbakia. Zortzi pertsona larri daude.
Kenteko inguruak oso lainotuta daude, eta hori izan liteke istripuaren kausa. Izan ere, lekukoen esanetan, ibilgailuak 10 minutuz izan dira elkarren aurka talka egiten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea