Mundua -
96 urterekin
Hitlerren azken egunak bizi izan zituen lekukoa hil da
Hitlerrek bere buruaz beste egin aurretik alboan izan zun Rolan Misch Berlingo bunkerrean.
Erredakzioa
Roland Misch Adolf Hitlerren azken egunak Berlingo bunkerrean igaro zituen gizona hil da da. Mischek 96 urte zituen eta azken momentuetan egondako pertsonen artean bizirik geratzen zen azkena zen. Diktadore naziari buruz hitz egiten zuenean "nagusi" moduan izendatzen zuen.
Berlinen hil da Misch, azken egunetan izandako bihotzekoaren eraginez.
Misch Hitlerren bizkarzaina, telefono-operadorea eta mezularia izan zen. 2007an eskaini zuen elkarrizketa batean baieztu zuenez, Hitlerren azken egunak bunkerrean "nahiko arruntak" izan ziren. "Gehienetan oso lasai zegoen Hitler", gaineratu zuen.
Soldatu ohiak azpimarratu zuen historiatzaile, zinegile eta kazetariak erratu egin zirela Hitlerren azken egunak deskribatzerakoan. "Ez zen horren dramatikoa izan", adierazi zuen. "Okerrena isiltasuna zen. Ahopeka hitz egiten zuten guztiek, eta inork ez zekien zergaitik. Horregatik sentitzen zinen heriotzaren bunkerrean bezala", gaineratu zuen.
1945ko apirilaren 30ean gertatutakoa ere deskribatu zuen Mischek. Egun horretan Adolf Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen. "Horretarako prest nengoen eta unearen zain besterik ez nengoen", gogoratu zuen. "Atea ireki zenean Eva Braun lurrean ikusi nuen, hankak okertuta, belaunak ia kokotsean zituela. Ez dut inoiz ahaztuko", baieztatu zuen. Ondoren, Mischek Hitlerren hilotza estalita ikusi zuen; hankak besterik ez ziren ageri. "Isiltasuna erabatekoa zen. Komandantearengana joan nintzen eta esan nion: 'Fhera hil da'. Berak orduan esan zida: 'Orain nagusia erre egin behar da", kontatu zuen.
Adinekoa neutral agertzen zen Hitlerren inguruan. "Historia historia da, den bezalakoa da eta inork ez luke horren inguruan gezurrik esan behar", baieztatu zuen.