Mundua -
Hauteskundeak Errusian
Putinen hautagaia izango da Moskuko alkatea, lehenengo datuen arabera
Sergei Sobianinek irabaziko ditu Errusiako hiriburuko haueskundeak, horrenbestez, moskutarren ordezkaririk nagusiena izaten jarraituko du.
Erredakzioa
Sergei Sobianin Vladimir Putin presidentearen kabineteko buru ohi eta Moskuko egungo alkateak irabaziko ditu hiriburu errusiarreko Alkatetzarako hauteskundeak, bozen % 57,7rekin.
Horrela, Alexei Navalni oposizioko hautagaiari irabaziko lioke, bozen % 21,6 lortu baitu, RIA Novosti albiste-agentzia errusiarrak Hauteskunde Batzordea aipatuta zabaldutako datuen arabera.
Datuok baieztatzekotan, Sobianinek automatikoki jarraituko luke Alkatetzaren buru izaten, % 50a gaindituko lukeelako, baina erdia baino gutxiago lortzekotan, bigarren itzulia egin beharko lukete.
Datu hauek, hauteslekuetan egindako inkestetatik zabaldutako datuen antzekoak lirateke, Sobianinen garaipena iragarri baitute, baina Navalnik botoen % 30 lortuko luke, eta azken urteetan Vladimir Putin presidentearen Errusia Bateratuta alderdiaren kontrako alderdi batek lortutako emaitzarik onena litzateke.