Mundua -

Italia

Berlusconik Parlamentua utzi behar duen erabakitzeko prozesua hasi da

Lau urteko espetxe-zigorra du Silvio Berlusconik Mediaset auziarengatik.

Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE
Silvio Berlusconi. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Italiako Senatuko Hauteskunde eta Inmunitate Batzordeak Silvio Berlusconi Parlamentua uztera behartu lezakeen prozesua hasi dute. Silvio Berlusconi 4 urteko espetxera zigortu zuten Mediaset auziarengatik.

Batzordea osatzen duten 23 lagunek gaur hasi dute Berlusconiren eskainuaren zilegitasuna aztertzeko prozesua. Abuztuko oporren ondoren hasi dute prozesua.

Mario Montik 2012an onartu zuen "Severino legea" Berlusconiri ezarri ahal zaion edo ez erabaki behar du orain Senaturaren Batzordeak. Lege horren arabera, bi urtetik gorako espetxe-zigorrak duten pertsonek ezin dute hauteskundeetara aurkeztu edo Parlamentutik kaleratuak dira. Legearen interpretazioaren inguruan erabaki behar du orain Batzordeak.

Lehen Ministro ohiaren abokatuek Estrasburgoko Auzitegira jo dute "Severino legea" ezartzearen aurka. Izan ere, Berlusconiren alderdiko senatariek diotenez, legea ezin daiteke ezarri, besteak beste, legea oraindik indarrean ez zegoela gertatutakoei ezin dielako eragin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea