Mundua -

Referenduma

Suitzarren % 70, derrigorrezko zerbitzu militarra kentzearen kontra

Galdeketaren antolatzaileek inoiz lortutako emaitzarik txarrena izan da. Azken 20 urteetan hiru aldiz egin dute derrigorrezko zerbitzu militarraren inguruko galdeketa.

Zerbitzu militarra kentzeko galdeketa hirugarrenez egin dute Suitzan. Efe.
Zerbitzu militarra kentzeko galdeketa hirugarrenez egin dute Suitzan. Efe.
Zerbitzu militarra kentzeko galdeketa hirugarrenez egin dute Suitzan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suitzarren gehiengoak uko egin dio derrigorrezko zerbitzu militarra kentzeko aukerari. Referendumean boza emandakoen % 70 baino gehiago aukera horren kontra agertu da eta baiezkoak ez du Suitzako kantoi batean ere irabazi.

Hauteslekuen ateetan egindako inkesten arabera, Nidwalden izeneko kantoi alemaniarrean izan da emaitzarik esanguratsuena: bertan, hautesleen % 84k egin du derrigorrezko zerbitzu militarra kentzearen kontra. Galdeketa GssA talde bakezaleak egin du, "Armadarik gabeko Suitzaren alde" lelopean.

GSsAren ekimenak inoiz lortutako emaitzarik txarrena izan da gaurkoa. Azken 20 urteetan, hiru aldiz egin dute zerbitzu militarraren inguruko galdeketa, eta guztietan ezetzak irabazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea