Mundua -

Atentatua

Gutxienez 30 lagun hil dira Iraken, meskita baten kontrako erasoan

Barruan, pertsona baten heriotza gogoratzeko dolu zeremonia bat egiten ari ziren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 30 lagun hil eta beste 40 zauritu dira meskita xii baten kontrako atentatuan, Bagdad hegoaldean (Irak).

Al Musayab gunean gertatu da erasoa, Bagdad hiriburutik 50 kilometrora. Atentatuaren unean, dolu zeremonia bat egiten ari ziren tenplu barruan, eta, antza denez, suizida batek egin du erasoa.

Erasoan zauritutako asko egoera larrian daude, Polizia iturriek jakinarazi dutenez. Halaber, leherketaren eraginez meskitaren zati eraitsi egin da.

Aurreko astean, antzerako zeremoniak ospatzen ari ziren tokien kontrako hiru eraso izan ziren: bi sunien kontra eta beste bat xiiten kontra.

6 lagun hil dira beste eraso batean, Kurdistanen

Irakeko Kurdistango lurraldean hainbat leherketa izan dira igande honetan, eta gutxienez 6 lagun hil eta beste 36 pertsona zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea