Mundua -

Erreferenduma

Britainiarren esku egongo da EBn jarraitzea, Cameronen esanetan

2015eko hauteskundeak irabaziko balitu, 2017a baino lehen erreferenduma deituko lukeela ziurtatu du Erresuma Batuko lehen ministroak.

David Cameron. Argazkia: EFE
David Cameron. Argazkia: EFE
David Cameron. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak mezu argia igorri die gaur britainiarrei: "Zuen esku egongo da Europar Batasunean jarraitzea. Erabakia zuena da: barruan ala kanpoan". Hitz horiekin duela hilabete batzuk balizko erreferendum baten inguruan egindako adierazpenak berretsi ditu.

Manchesterren gaur bukatu den Alderdi Kontserbadorearen kongresuan zabaldu du mezua, eta bide batez, Bruselarekin eskumenen itzulera negoziatuko duela ziurtatu du.

"Eskumenen inguruan negoziazioak hasiko ditut, eta azkenean, erreferenduma lortuko dugu. Zuen erabakia izango da Europar Batasunaren barruan ala kanpoan egotea", esan du.

Ildo horretan, 2015eko hauteskundeak irabaziko balitu, 2017a baino lehen erreferenduma deituko lukeela nabarmendu du Cameronek.

Bukatzeko, azken hiru urteetan izandako "beharrezko" murrizketen harira, mezu itxaropentsua bidali die herritarrei. "Ekonomia errekuperatzen den heinean, gure herrian aukeraz betetako lurralde bat eraikitzea dugu helburu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea