Mundua -
Washington
Emakumezko bat hil da Kapitolioaren inguruan izandako tiroketan
Emakumea ibilgailuarekin Etxe Zuriko segurtasun hesi bat gainditzen saiatu da eta Zerbitzu Sekretuko agenteek jarraitu diote. Jazarpenean emakumearen ibilgailuak polizia bi zauritu ditu.
Erredakzioa
Tiroketa bat izan da AEBetako Kongresuaren inguruan eta Kapitolioa itxi egin du Poliziak. Emakume bat bere ibilgailuarekin Etxe Zuriko segurtasun hesia gainditzen saiatu da eta Zerbitzu Sekretuko agenteek Kongresuraino jarraitu dute. Tiroketa bertan gertatu da eta, horren ondorioz, emakumea hil da.
Kongresua ireki dute dagoeneko. Tiroketa terrorismoarekin loturarik ez duela esan dute agintariek, eta istilu "bakana" izan dela ziurtatu dute. "Terrorismoa izan denik esateko zantzurik ez dago, beraz, liskar bakana izan da", azaldu du Kim Dine Kongresuko Poliziaren buruzagiak prentsaurrekoan.
Argazkia: EFE
Emakumearen ibilgailuan adingabe bat zegoela baieztatu du Poliziako agintariak.
Jazarpenean emakumearen ibilgailuak polizia bi harrapatu eta zauritu ditu, Dinek azaldu duenez.
Argazkia: EFE