Mundua -
Erreferenduma
Senatuaren indargabetzearen kontra agertu dira irlandarrak
Dublineko hamabi barrutietan argiago nagusitu da Senatua indargabetzearen aurkako jarrera.
Erredakzioa
Irlandako hautesleek, botoen %51,7rekin, Senatuaren indargabetzeari ezezkoa esan diote ostiralean ospatutako erreferendumean. Dublineko hamabi barrutietan, bestalde, argiago nagusitu da Senatua indargabeetzearen aurkako jarrera.
Datu ofizialen arabera, Parlamentuko Goi Ganbera indargabetzearen aldeko botoak %48,3 izan dira. kontserbadoreek eta laboristek osatutako Gobernu koalizioarentzat, bestalde, "porrot" handia izan da erreferendumean jasotako emaitza.Gobernuaren porrotean eragina izan duten faktoreen artean, besteak beste, parte-hartze txikia izan daiteke adituen ustez, hautesleen %39ak eman baitu botoa. Bestalde, gobernuak krisiari aurre egiteko hartutako neurri zorrotzek ere, eragina izan omen dute botoa ematerako orduan.