Mundua -

AEBko armadaren operazioak

Islamisten kontrako operazio militarrak izan dira Libian eta Somalian

AEBko Armadak Al-Qaidako buruzagi bat atxilotu du Libian. Somalian, berriz, Itsas Armadak Al Shabab talde islamiarreko buruzagi bat atxilotu duela jakinarazi du Pentagonoak.

AEBek Al Kaedaren buruzagi bat atxilotu dute Libian

0:34

Erredakzio

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako armadak Al-Qaidako buruzagi bat atxilotu du Libian. AEBen Kenya eta Tanzaniako enbaxaden aurka 1998. urtean atentatuak egin izana leporatzen diote.

CIA, FBI eta Armadak elkarrekin eginiko operazioa izan da. FBIk 2000. urtetik bilatuenen zerrendan zuen Abus Anas, Al-Qaidako ustezko buruzagia, eta bost milioi dolarreko diru saria aginduta zuen Abu Anasen atxiloketa ahalbideratuko zuen informazioaren truke.

Kenya eta Tanzaniako enbaxaden aurka 1998. urtean egindako atentatuan, 224 pertsona hil ziren eta bost mila baino gehiago zauritu.

Somalian, berriz, AEBko Itsas Armadak Al Shabab talde islamiarreko buruzagi bat atxilotu duela jakinarazi du Pentagonoak.

Soldadu estatubatuarrak itsasoz iritsi dira Somaliara, eta Barawe herriko etxe batean, ustez Al Shababeko buruzagietako bat dena atxilotu dute.

Ordubeteko tiroketa izan da etxea zaintzen zutenen eta soldaduen artean. Al Shabab talde islamiarraren bozeramaile batek adierazi du eraso egin dietela, eurek erantzun dutela eta liskarrean pertsona bat hil dela. Somaliako gobernuak, bestalde, baieztatu du operazio militar bat egingo zutela aurretik jakinarazi ziola Estatu Batuetako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea