Mundua -

Xenofobia

1.200 etorkin atxilotu dituzte, Moskuko istilu larrien ondorioz

Yegor Scherbakov gaztearen hilketaren ondorioz izandako istilu larriei emandako erantzuna izan da. Scherbakov etorkin batek hil omen zuen.

1.200 etorkin atxilotu dituzte, Moskuko istilu larrien ondorioz

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Poliziak sarekada masiboa egin du astelehen goizean, Moskuko Biryulovo auzoan, eta 1.200 etorkin atxilotu ditu. Auzo horretan istilu larriak izan dira igandean.

Errusiako hedabideen arabera, Polizia auzoan sartu da "sarekada profilaktikoa" egiteko, eta 1.200 pertsona eraman ditu polizia-etxera, paper guztiak zituzten ala ez egiaztatzeko.

Igande gauean 400 pertsona inguru atxilotu zituzten auzo horretan bertan izandako istilu arrazisten ondorioz.

Hilketa

Istiluetan 1.000-3.000 pertsonak parte hartu zuten, talde nazionalistek Yegor Scherbakov gaztearen heriotzagatik protesta egiteko deitutako manifestazioaren ostean. Ustez, Scherbakov etorkin batek hil zuen.

Manifestariek etorkin bati leporatu diote errusiar gaztea labankadaz hiltzea, Scherbakov neska-laguna babesten saiatzen ari zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mosku albisteak