Mundua -

Gibraltar

Gibraltargo zerga-erregimena ikertuko du Bruselak

Gibraltarren ezarritako sozietate-zerga berria ikertuko du Europako Batzordeak, laguntza publikoen batasuneko araudia "urratzen ari delakoan".

Joaquin Almunia. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Joaquin Almunia. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Joaquin Almunia. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Gibraltargo sozietate-zerga berriaren inguruko ikerketa sakona abiaraziko du bihar. Sozietate-zerga 2010ean ezarri zen eta Batzordeak araudiaren inguruko "zalantzak" agertu ditu, laguntza publikoen batasuneko araudia "urratzen ari delakoan".

Txostena ezagutzen dutenek Europa Press agentziari adierazitakoaren arabera, Bruselak uste du zerga-erregimen horrek behar ez diren laguntzak eskaintzen dizkiela Gibraltarren ezarrita dauden, baina langilerik eta kokapenik ez duten, enpresei.

Joaquin Almuniak zuzentzen duen Konpententzia sailak abiaraziko du ikerketa eta 2012ko ekainean Espainiak aurkeztutako salaketaren ondoren egingo da. Batzordeak egoeraren inguruko aurretiazko txostena prestatu du.

Sarrera pasiboak, royaltiak edo zenbait interes-tasa adibidez, zergatik ez dauden Gibraltargo sozietate-zergari lotuta ikertuko du Bruselak. Ikerketaren irekierak ez du emaitzean iritzirik sortuko eta aldeek oharrak aurkeztu ahal izango dituzte.

Europako Batzordea egun egiten ari den ikerketan jasotzen denez, interesek eta royaltien sarrera pasiboen salbuepena estatuak ematen duen laguntza bat izan daiteke, sozietate-zergaren erregimen nagusitik aldentzen baita. Horrek abantaila berezia eskainiko lieke mota horretako diru-sarrerak dituzten enpresei.

Batzordearen aburuz, salbuespen fiskal horiek egiteko arrazoirik ez dago. Bruselak agertutako zalantzen aurrean, Gibraltarrek 2013ko uztailean hainbat aldaketa ezarri zituen zerga-erregimenean. Exekutiboaren aburuz, ordea, ez da nahikoa.

2004an Bruselak legez kanpokotzat jo zuen Gibraltarren une hartan zegoen zerga-erregimena. 2011an Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Bruselak hartutako erabakia berretsi zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioarteko albisteak 2024 Europako herrialdei buruzko albisteak Zerga politika