Mundua -
Bahiketaren amaiera
Pariseko bankuaren bahitzailea atxilotu du Frantziako Poliziak
40-50 urteko gizona ezagutzen zuten hiriko poliziek eta psikiatrek. Gizonezkoak etxebizitza sozial bat eskatzen zuen berarentzako eta bere semearentzako.
Erredakzioa
Lau pertsona CIC bankuko sukurtsal batean bahituta izan dituen gizona entregatu da Parisen. Bahituak aske utzi ondoren atxilotu du Poliziak.
Bahitzailea 17:00ak aldera sartu da banketxean, eskuan pistola bat zuela. Bankuko langile batek abisua emateko astia izan du. Gizonak beste pistola bat gerrikoan zuen.
40-50 urteko gizona ezagutzen zuten hiriko poliziek eta psikiatrek. Gizonezkoak etxebizitza sozial bat eskatzen zuen berarentzako eta bere semearentzako. Hala ere, etxe bat eskatu duten zerrendetan ez dagoela azaldu dute barrutiko agintariek.
Lau pertsona bahitu ditu, baina ez da zauriturik izan. Banketxea Gobelins Boulevardean dago, Pariseko XIII barrutian. Segurtasun indarrek kalea itxi behar izan dute.