Mundua -

Frantzia

Valls: 'Deportazioaren polemikak ez du norabide aldaketarik ekarriko'

"Migrazio-fluxuak kontrolatu egin behar ditugu. Atzerritarrak herritik atera behar dira bertan egoteko baimena amaitzen zaienean, nahiz eta familia eta haurrak eduki".

Manuel Valls, Frantziako Barne ministroa. Efe.
Manuel Valls, Frantziako Barne ministroa. Efe.
Manuel Valls, Frantziako Barne ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kosovoko ikasle nerabearen deportazioak piztutako polemikak ez duela bere "politikaren norabidea" aldatuko adierazi du Manuel Valls Frantziako Barne ministroak. Gainera, nerabearen familia Frantziara bueltatzeko aukerarik ez duela berretsi du.

Journal Du Dimanche astekarian egindako elkarrizketan esan duenez, deportazioaren erabakia justifikatuta dagoela ziurtatu du.

Hori da, hain zuzen, Administrazioaren Ikuskaritza Orokorrari eskatutako txostenak ondorioztatu duena. François Hollande Frantziako presidenteak ere gauza bera esan zuen larunbatean, telebistaz emandako mezuan. Hollandek esan zuenez, Leonarda Dibrani gazteak Frantziara itzultzeko aukera izango du, salbuespen modura, baina ez bere gurasoek eta anai-arrebek.

Dibrani urriaren 9an atxilotu zuen Poliziak, klasekideekin eta irakasleekin Sochaux hiria bisitatzera zihoanean. Ondoren, 15 urteko neska eta bere familia Kosovora deportatu zituzten.

"Migrazio-fluxuak kontrolpean izan behar ditugu"

"Migrazioa aukera bat izaten jarraitzea nahi badugu, migrazio-fluxuak kontrolatu egin behar ditugu. Atzerritarrak herritik atera behar dira bertan egoteko baimena amaitzen zaienean, nahiz eta familia eta haurrak eduki", azaldu du Vallsek.

Ministroarentzat, Leonardari Frantziara bueltatzeko aukera ematean. "presidentea oso eskuzabala izan zen", baina iskanbila handia sortu den arren, batez ere ikasleen artean, "emozioak ezin du politika jarduera gidatu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea