Mundua -

Brusela

Legez-kanpoko inmigrazioa ardatz EBaren Goi-Bileraren bigarren egunean

Nahiz eta Lampedusako hondoratzearen ostean adostutako erantzun bat ematen saiatuko diren, ez dute espero legez-kanpoko inmigrazioaren gaineko erabaki eraginkor bat hartzea.

Hogeita zortziak inmigrazioaz eta espioitzaz arituko dira Goi Bileraren bigarren egunean. Irudia:EFE
Hogeita zortziak inmigrazioaz eta espioitzaz arituko dira Goi Bileraren bigarren egunean. Irudia:EFE
Hogeita zortziak inmigrazioaz eta espioitzaz arituko dira Goi Bileraren bigarren egunean. Irudia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko (EB) Estatu eta Gobernu buruek Goi Bileraren bigarren eta azken jardunaldiari ekin diote, Lampedusa Italiako uhartearen inguruan gertatutako hondoratzearen ostean, legez-kanpoko inmigrazioren gainean adostutako erantzun bat emateko asmoz.

Angela Merkeli ustez egindako espioitza estatubatuarra izan zuten hizpide lehenengo jardunaldian, eta gaur, ostirala, Europako inmigrazioaren politikari buruz arituko dira, baina ez  dute espero erabaki eraginkor bat hartzea.

Europako Kontseiluak, ordea, prebentzioan eta elkartasunean sakontzeko asmoa du, itsasoan heriotza gehiago ez gertatzeko eta horren moduko tragediak berriro gerta ez daitezen.

Europako hegoaldeko kideek Europa mailako migrazio-lekualdatzea kudeatzea  eta EBren jarrera aldatzea ezinbestekotzat jo dute.

Enrico Letta Italiako lehen ministroak; Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Andonis Samaras Greziako lehen ministroak gai hori, hain zuzen, izan zuten hizpide atzo, osteguna.

"Gure jarrera gogorra izango da Europak migrazio-lekualdatzearen inguruko ikuspegia eta kudeaketa aldatzea nahi dugulako", esan zuen Lettak Goi-Bileraren lehenengo egunean.

Mediterraneoaren inguruko herrialdeen eskaria testu orokor batean jasoko dute, baina, ez dute espero legez-kanpoko inmigrazioaren gaineko erabaki eraginkor bat hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea