Mundua -

Analisia

Obamaren Gobernuak Egiptoko militarrei babesa agertu die

Estatu Batuetako Gobernuak babesa agertu die Egiptoko militarrei, Mohamed Mursi presidente ohiaren kontrako epaiketa hasi bezperan.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Gobernuak babesa agertu die Egiptoko militarrei, Mohamed Mursi presidente ohiaren kontrako epaiketa hasi bezperan. Mursi estatu kolpe baten ondorioz kendu zuten boteretik uztailaren 3an, eta orduz geroztik desagertuta egon da. Anaia Musulmanak ilegalizatuak izan dira eta beren jarraitzaile gehienak kartzeleratu dituzte. Washingtoni egoera honek ezinegona sortu dio, batetik Egiptoko militarrengan konfidantza gehiago du, baina bestetik, estatu kolpea babestu eta hauteskunde demokratikoetan hautatako presidente boteretik kentzea itxusia da oso. Horrexegatik, Washingtonek ez zuen pasa den uztaileko estatu kolpea bere izenez deitu, baina aldi berean, Estatu Batuek Egiptori ematen dioten laguntza militarraren zati bat bloketau zuen. Militarrak estutzeko modua da, demokrazia ahalik eta azkarren ezarri dezaten, eta batik bat itxura ona emateko. Mursiren epaia ez da neutroa izango, manifestarien hilketa leporatzen diote, eta ziur zigortua izango da. Eta hain zuzen ere une kritiko hauetan, Estatu Batuek beren babesa agertu diete militarrei. John Kerry estatu idazkariak, bisitaldia zuen Saudi Arabiara eta azken unean, Kairon ere geldialdia egitea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea