Mundua -

Forenseen ikerketa

Arafat polonioz pozoitu zuten, alargunak baieztatu duenez

''Benetako krimen bat plazaratzen ari gara, hilketa politiko bat'', esan du alargunak, Suitzako forentseek Arafaten hilotzaren lagin batzuei egindako azterketen emaitzak jaso ondoren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonio erradiaktiboa erabiliz, hil arte pozoitu zuten Jassir Arafat, asteazken honetan Palestinako Aginte Nazionaleko buru izan zenaren alargunak adierazi duenaren arabera. Suitzako forentseek Arafaten hilotzaren lagin batzuei egindako azterketen emaitzak jaso ondoren egin du alargunak salaketa.

"Benetako krimen bat plazaratzen ari gara, hilketa politiko bat", esan du Parisen, Reuters agentziari egindako adierazpenetan.

Arafaten hilobia azaroan ireki zuten, Ramallahn, eta bertan jasotako laginak aztertu dituzte Suitzako adituek.

Al-Jazzira telebista kateak iragarri duenez, polonio-210 maila handia aurkitu dute lagin horietan. Beraz, emaitza horiek baieztatu egiten dute Arafat pozoituta hil zela salatuz Al-Jazzirak zabaldu zuen informazioa, telebista-katearen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea