Mundua -
Siria
31 militar hil dira Sirian izandako atentatu batean
Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, erasoaren ondorioz, hainbat lagun zauritu dira eta atentatuaren helburu zen eraikina erabat suntsituta gelditu da.
Erredakzioa
Gutxienez 31 militar hil dira igande honetan Sirian, Damasko hiriburutik gertu izandako atentatu batean, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez.
Rami Abdelrahman Behatokiko arduradunaren esanetan, atentatuaren helburu zen eraikina erabat suntsituta gelditu da. Antza denez, ibilgailu militarrak gordetzeko erabiltzen zuten aipaturiko eraikina. Kalte material handiak eragiteaz gainera, hainbat pertsona zauritu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea