Mundua -

Frantziako Poliziak

Poliziak ukatu egin du Parisen tiroketak egin zituena atxilotu dutela

Atzo, gizon batek 'Liberation' egunkariaren egoitzan tiro egin, eta argazkilari bat larri zauritu zuen, eta Societé Genérale banketxearen inguruan ere tiro egin zuen.

Poliziak ukatu egin du Parisen tiroketak egin zituena atxilotu dutela. EITB.
Poliziak ukatu egin du Parisen tiroketak egin zituena atxilotu dutela. EITB.
Poliziak ukatu egin du Parisen tiroketak egin zituena atxilotu dutela. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pariseko Poliziak ukatu egin du atzo Liberation egunkariko langileen kontra eta Societe Generale bankuaren egoitzaren aurrean tiro egin zuen gizona atxilotu izana. Gezurtatu egin du, horrela, Le Parisien egunkariak emandako informazioa.

Liberation egunkariaren webgunean azaldu dutenez, atzoko tiroketen susmagarriaren antza zuen gizonezko bat atxilotu dute Pariseko VII. barrutian, eta horrek eragin du nahasmena. Poliziak atxilotua galdekatu du, eta tiroketa gertatu zen unean gizona medikuarenean zegoela egiaztatu ahal izan dute.

Hori horrela, atzo Parisen alarma eta izua zabaldu zituen susmagarriaren bila jarraitzen dute, eta identifikatzea da orain lehentasuna.

"Azken orduotan lan handia egin dugu DNA alorrean, bai tiroketetan erabili zuen autoarekin bai kartutxoekin", adierazi du Manuel Valls Barne ministroak. Era berean, "Pariseko eta garraio publikoko segurtasun kameretako irudiak aztertzen" ari direla azaldu du ministroak.

Vallsek argitu du Poliziak indar guztiak jarri dituela susmagarria atxilotzeko, eta horretarako, dagoeneko argitaratu eta zabaldu dituzte gizonaren argazkiak.

"Eskuartean ditugun argazki guztiak zabaltzen jarraituko dugu, bere ingurukoek, bizilagunek eta Poliziak ezagutu dezaten", gaineratu du.

Zauritua, "egoera kritikoan"

Bitartean, Nicolas Demorand Liberation egunkariaren zuzendariak gaur goizean esan du atzo zauritu zen argazkilari laguntzaileak "hobera" egin duela, nahiz eta "egoera kritikoan" jarraitu.

"Oso zuhurrak izan behar dugu, oso larri zauritu baitzuten", adierazi du Demorandek. 27 urteko gaztea "hil ala biziko egoera batean zegoen Pitie-Salpetrire ospitalera eraman zutenean, eta orain baikorrak gara", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Paris azken ordukoa