Mundua -

Gertaera bitxia

Cameron prostituta agentzia baten jarraitzaile Twitterren, 'nahi gabe'

Twitterreko kontuan instalatuta zuen sistema automatiko baten erruz, lehen ministro britainiarra Carltons of London agentziaren jarraitzaileetako bat zen.

David Cameron. Argazkia: EFE
David Cameron. Argazkia: EFE
David Cameron. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron lehen ministro britainiarra, Twitter sare sozialean luxuzko prostituzio agentzia bateko jarraitzailea zen "nahi gabe", Gobernuak BBCri jakitera eman dionez.

Cameronek Twitterreko kontuan instalatuta zeukan sistema automatiko baten erruz, Carltons of London agentziari jarraitzen zion.

"Lehen prozesu automatiko bat erabiltzen zen beste kontu batzuk jarraitzeko. Modu horretan, Cameronen kontu ofizialak (@Number10gov) automatikoki jarraitzen zituen bere jarraitzaileen kontuak", azaldu du Gobernuak.

Lehen ministroak 370.000 kontu jarraitzen ditu Twitterren. Kopuru hori neurtzeko, "aktibo ez dauden, 'spam' diren edota ezegokiak diren kontuak" jarraitzeari utziko dio Gobernuak.

Gaur bidalitako agirian azaldu dutenez, Cameron "nahi gabe" egin zen agentzia honen jarraitzaile, dena den, Gobernu britainiarraren esanetan, "Twitterren jarraitzeak ez du prostituzio-agentzia" babesten duenik esan nahi.

Carltons of Londonek kalitatezko prostitutak eskaintzen dizkie bezeroei, eta batez ere, gizon ospetsuei zuzenduta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
X gaur