Mundua -

Ipar Irlandako gatazka

Erresuma Batuko Armadak zibilak hil zituen Ipar Irlandan

Hiru militar ohik aitortu egin dute zibilak hil izana, 1970eko hamarkadan.

Militarrek aitorpena egin duten saioaren une bat
Militarrek aitorpena egin duten saioaren une bat
Militarrek aitorpena egin duten saioaren une bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Armadaren talde sekretu bateko hiru kide ohik Ipar Irlandan zibilak hil zituztela aitortu dute. 1970eko hamarkadan gertatu zen.

Militar ohiek "Panorama" BBC One telebista kateko saioan egin dute aitorpena.

Hirurak Erreakzio Militar Indarretako (MRF) kide ziren. Talde hori 1973an desegin zuten, eta bere helburua IRAko kideak "hiltzea" zen. Soldadu horien esanetan, hala "hainbat bizitza salbatzea" lortu zuten.

MRFk 40 kide zituen, eta kale jantzian zihoazen Belfasteko kaleetatik, IRAko kideen bila.

"Umeen hiltzaileak, terroristak, pentsatu gabe ere hilko gintuzten pertsonak jazartzen genituen", azaldu du hiru kide horietako batek.

BBCren esanetan, 1972. urtean 10.600 tiroketa jazo ziren Ipar Irlandan. Dena dela, ez dago argi horietako zenbat egin zituen MRFk. Telebista kate britainiarrak talde sekretu horren 10 biktima topatu ditu.

"Ez geunden kaleetatik tiroka, baizik eta IRAko kideak bilatzen eta hiltzen", esan du soldaduetako batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea