Mundua -

Energia nuklearra

IAEAk abenduaren 8an bisitatuko du Irango zentral nuklear polemikoena

Behatzaileek aurrenekoz bisitatu ahalko dute Arakeko (herrialdeko erdialdea) zentral nuklearra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako (IAEA, ingelesez) behatzaileek abenduaren 8an bisitatu ahalko dute Arakeko (Iran) zentral nuklear polemikoa, lehen aldiz.

Yukiya Amano NBEko erakunde horretako zuzendari nagusiak baieztatu duenez, IAEAk egiaztatuko du Iranek eta nazioarteak lortutako akordioa, baina "kostua eta baliabideak kalkulatzeak" luze emango duela ohartarazi du.

Asteburuan, Iranek eta 5+1 taldeak (Estatu Batuak, Errusia, Txina, Frantzia, Erresuma Batua eta Alemania) akordio historikoa sinatu zuten. Horren arabera, Teheranek uranioa aberastu ahalko du, baina % 5 arte bakarrik. Gainera, uranioa % 5etik gora aberasteko dituen konexio teknikoak deuseztatu egingo ditu.

Horrela, Iranek energia nuklearra izan ahalko du, baina ezingo ditu arma atomikoak ekoitzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea