Mundua -

Bronx

Istripua izan da New Yorkeko metroan eta lau lagun hil dira

Gaur goizean izan da ezbeharra. Metroa bidetik irten da eta lau hildako eta 67 zauritu daude, horietako 11 oso larri.

Metroa, istripua izan ostean. Argazkia: EiTB
Metroa, istripua izan ostean.
Metroa, istripua izan ostean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiari tren bat bidetik irten da Bronxen (New York) eta gutxienez lau pertsona hil eta 67 zauritu dira, horietako 11 oso larri, New Yorkeko Poliziak jakitera eman duenez.

07:20an izan da ezbeharra, eta bertako hedabideek zabaldu dituzten irudietan, trena bidetik irtenda ikusten da, Hudson ibaiaren ondoan.

Trena Poughkeepsietik Grand Central Stationera bidean zihoan bidetik irten denean, Poliziak azaldu duenez.

Polizia eta suhiltzaileak ezbeharra gertatu den lekuan daude, eta oraindik bidaiari batzuk hondakinen artean harrapatuta daudela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
New York berriak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Tren istripuak albisteak