Mundua -

Espioitza AEBn

NSAk mugikorren inguruko 5.000 milioi datu jasotzen ditu egunero

Sare zelularrak konektatzeko kableen bidez egiten dute espioitza, baita AEBko herritarren telefonoen bidez ere, nazioartera bidaiak egiten dituztenean, egunkariaren arabera.

Espioitzaren aurkako protesta, AEBn. EFE.
Espioitzaren aurkako protesta, AEBn. EFE.
Espioitzaren aurkako protesta, AEBn. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) mundu osoko telefono mugikorren inguruko 5.000 milioi datu jasotzen ditu egunero, gaur Washington Post egunkariak argitaratutakoaren arabera. Egunkariak Edward Snowdenen dokumentuak hartu ditu oinarri moduan baieztapen hori egiteko.

Datu horien bitartez, Segurtasun Agentziak milioika pertsonaren mugimenduak eta harremanak jarraitzen ditu. Egunkariaren arabera, "zainketa masiboa" egiteko lanabesak dira.

Agentziako funtzionario batek Washington Posti adierazitakoaren arabera, mundu osoko "datu kopuru handia" biltzen ari dira.

Sare zelularrak konektatzeko kableen bidez egiten dute espioitza, baita AEBko herritarren telefonoen bidez ere, nazioartera bidaiak egiten dituztenean, egunkariaren arabera. "Gure analistek telefono horiek munduko edozein tokitan aurkitu ditzakete, baita egindako mugimenduak aztertu edota erabiltzaileen arteko harremanak ikusi ere", Washington Posten arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea