Mundua -

Newtowneko sarraskia

Urtebetera, gizartea aldatzeko lanean jarraitzeko eskatu du Obamak

Errepublikarrek gehiengoa duten 24 estatuetan, gaur egun errazagoa suzko arma bat erostea. Biktimek premiazko neurriak eskatzen dituzte.

Newtowneko sarraskiaren urteurrena. Argazkia: EiTB
Newtowneko sarraskiaren urteurrena. Argazkia: EiTB
Urtebete igaro da Newtowngo sarraskia jazo zenetik

1:15

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak gizartea seguruagoa lortzeko lanean jarraitzeko deia egin du, 20 haur eta 6 heldu hil ziren Newtowneko sarraskiaren lehenengo urteurrenean.

Obamak armen kontrola gogortzeko neurriak agindu bazituen ere, horiek ez dute aurrera egin Kongresuan. Halaber, errepublikarrek gehiengoa duten 24 estatuetan gaur errazagoa da suzko arma bat erostea. Hori dela eta, indarkeriaren biktimek premiazko neurriak eskatzen dituzte.

"Oraindik ez dugu gure komunitateak seguruagoak izateko nahikoa lan egin. Gehiago egin behar dugu pertsona arriskutsuek hain erraz arma bat eskuratu ez dezaten", adierazi du larunbatero egin ohi duen mezuan.

"2012ko abenduaren 14an biolentziak Newtown herri lasai eta baketsua desegin zuen", gaineratu du.

Obamaren esanetan, "benetako aldaketa ez da politikariengandik etorriko, herritarren esku dago hori".

"Ezin ditugu indarkeriazko ekintza guztiak saihestu, baina lanera joan, haurrak eskolara eman eta beldurrik gabe kalean ibil nahi badugu, saiatzen jarraitu behar dugu", gaineratu du.

Horrelako sarraskiekin amaitzeko aldaketak egin behar direla nabarmendu du.

Duela urtebete, buruko gaitza zuen Adam Lanza 20 urteko gizonezkoak ama hil zuen lehenengo, eta gero Sandy Hook eskolara sartu zen eta 20 haur hil eta 6 heldu zituen, eta azkenean bere buruaz beste egin zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea