Mundua -

Makro operazioa Txinan

1.300 atxilotu Txinan, sendagai faltsuak ekoiztu eta saltzeagatik

Azken sei hilabeteetan, agintari txinatarrek 264 milioi euroko balioa duten materialak konfiskatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Poliziak 1.300 pertsona baino gehiago atxilotu ditu, sendagai faltsuen ekoizpena eta salmenta eteteko azken sei hilabeteetan egindako makro operazioan.

Herrialdeko agintariek 2.200 milioi yuaneko (264 milioi euro inguru) balioa duten materialak konfiskatu dituzte ekainetik. Gainera, 29 eskualde eta hiritako legez kanpoko 140 webgune itxi dituzte, Segurtasun Publiko Sailak adierazi duenez.

Hotzeriaren aurkako sendagaietatik, bihotzeko arazoak tratatzeko medikamentuetara, denetik saltzen zuen sare horrek. Duela urte erdi, sarekada egingo zuela iragarri zuen elikagai- eta segurtasun-bulegoak, eta ez da mota horretako delinkuentziaren aurkako kanpainak egiten dituen lehen aldia izan.

Fiskaltzak martxoan argitaratutako txosten baten arabera, 8.000 pertsona baino gehiago auzipetu zituzten 2012an sendagai faltsuak edo iraungitako janaria saltzeagatik, 2011n baino bost aldiz gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Txina gaur Delituak Iruzurrak albisteak Botikak albisteak