Mundua -

AEB

Bi heriotza Renoko osasun zentro batean jazotako tiroketa batean

Hildakoak zentroan zegoen pertsona bat eta tiratzailea dira. Antza denez, erasotzaileak bere buruaz beste egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat tiroka sartu da astearte honetan Renoko (Nevada, AEB) osasun zentro batean, eta pertsona bat hil du, eta beste bi zauritu. Ondoren, bere buruaz beste egin du, Poliziak jakinarazi duenez.

Tiroketa 14:00etan (Nevadako ordua) jazo da. Herritar batek grabatutako bideo batean ikus daitekeenez, Poliziak zentroan barrena egin du, baina Tom Robinson bozeramaileak ukatu egin du agenteek tiro egin izana.

Bi gorpuak hirugarren solairuan aurkitu dituzte, eta oraindik ez dituzte identifikatu.

Robinsonek ez du zehaztasun gehiagorik eman, eta, horrenbestez, ez dago argi zauritutakoen larritasun maila, tiratzaileak zenbat tiro egin dituen eta zein arma mota erabili duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea