Mundua -
Bozketa Parlamentuan
Greziak eten egin ditu Urrezko Egunsentia alderdiaren diru-laguntzak
Alderdiaren burua eta bertako hainbat kide ikertzen ari dira, rap abeslari baten heriotzarekin zerikusia izan dezaketelakoan.
Erredakzioa
Urrezko Egunsentia alderdi ultraeskuindarrari bideratutako diru-laguntzak bertan behera uztea onartu du asteazken honetan Greziako Parlamentuak, alderdiaren buruaren eta bertako hainbat kideren inguruan abiatu duten ikerketa dela-eta.
Nikos Michaloliakos alderdiko buruzagia eta beste hainbat kide ikertzen ari dira Grezian, rap abeslari antifaxista baten hilketa dela-eta.
Parlamentuko 241 diputatuk bozkatu dute proposamenaren alde, eta 26k, berriz, kontra.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea