Mundua -

Japoniako otordu lasterreko jatetxeen erregea tiroz hil dute

Takayuki Ohigashi (72 urte) Japonian oso ospetsua zen, Osho Food Service jatetxeetako presidentea baitzen.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Takayuki Ohigashi Japoniako otordu lasterreko jatetxe enpresa ezaguneko presidentea tiroz hil dute gaur goizean Kioton, Poliziak jakitera eman duenez. Ikerketa abian da, eta oraindik ez dakite hiltzailea nor izan den.

Ohigashik 72 urte zituen, eta Japonian oso ospetsua zen, Osho Food Service jatetxeetako presidentea baitzen.

Enpresa 1967. urtean sortu zuten, eta bertako gyozak (Txinako enpanadillak) oso ezagunak dira. Guztira, 660 jatetxek osatzen dute Ohigashiren katea.

Gaur goizean, enpresa horretako langile batek Ohigashi lurrean aurkitu du, hilik, Osho Food Service jatetxeen egoitzako aparkalekuan.

Ohigashi ospitalera eraman dute, eta bertan medikuek enpresariaren heriotza berretsi egin dute.

Gorpuak hiru tiro zituen bularrean eta saihetsean, larrialdi zerbitzuen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Japonia albisteak