Mundua -
Soilhull ospitalea
Ika-mika ospitale ingeles batean mastektomia arriskutsuak egiteagatik
Ian Paterson medikuak ez zituen bular-minibiziari lotutako ebakuntzak ondo bukatu 1998tik 2011era arte. 400 emakume inguruk salketa jarri dute.
Erredakzioa
Polemika piztu da gaur, osteguna, Ingalaterrako ospitale baten inguruan, urteetan bular-minbiziari lotutako ebakuntzak txarto egiten zituen mediku baten kontra neurri egokiak ez hartzeagatik.
Ingalaterrako erdialdean dagoen Soilhull ospitalean gertatu da; berton Ian Paterson medikuak egin zuen lan, eta 1998tik 2011ra arte ez zituen horren moduko ebakuntzak ondo bukatu, estetika arrazoiengatik.
Ian Kennedy abokatuak garatutako txosten baten arabera, akats larriak egon dira Solihulleko agintariek Patersonen lan egiteko moduaren kontra neurriak ez hartzeagatik, 2011an osasun-agintariek ebakuntzak egiteko baimena kendu zioten eta.
Kennedyk "zorigaiztoko istoriotzat" jo du gertatutakoa eta hainbat aholku eman dizkiote ospitaleri, esaterako, informazio erregistroa hobetzea eta bertoko langileek akatsen aurrean kezkak adieraztera sustatzea.
Kalkulatu dutenez, 400 emakume inguruk jarri dute salaketa bat Heart of England NHS Trust Fundation ospitalearen fundazioaren kontra, bular-minibiziari lotutako salaketen aurrean neurririk ez hartzeagatik.