Mundua -

Errusia

Mijail Jodorskovski petrolioaren handiki ohia indultatuko du Putinek

Errusiako Presidenteak, gainera, Pussy Riot taldeko bi kide eta Greenpeaceko 30 ekintzaile ere aske geratuko direla iragarri du.

Mijail Jodorskovski. Argazkia: EFE
Mijail Jodorskovski EFE
Mijail Jodorskovski. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Mijail Jodorkovski petrolio arloko handikia laster indultatuko duela iragarri du. RIA Novosti agentziak adierazi duenez, Putinek espetxe-zigorrari amaiera emateko errukitasuna eskatuz eskutitz bat jaso du.

Arrazoi humanitarioak argudiatu ditu”, adierazi du Putinek prentsaurrekoan. Errukitasuna eskatuz eskutitz bat jaso duela esan du Errusiako presidenteak.

Gogoratu duenez, Mijail Jodorkovskik hamar urte igaro ditu espetxean. “Orain arrazoi humanitarioak daude indultua emateko; bere ama oso gaixo dago”, esan du. “Indultua emango zaio eta aske geratu da”, baieztatu du.

Putinek egindako iragarpenaren ildora mintzatu da Jodorkovskiren abokatua eta handiki ohiak indultu eskaera egin duenik ukatu du. “Ez du inoiz eskaera egin eta guk dakigunez, haren izenean inork ez du helegiterik aurkeztu. Ez dugu informaziorik, nahiz eta azken urteetan beste hainbat pertsonek egindako indultu eskaerak jaso ditugun”, esan du  Vadim Kliuvgant abokatuak.

Jodorkovski eta Platon Lebdev haren bazkidea 2005 urtean espetxeratu zituzten. 2010 urtean bigarren epai bat onartu zen, eta haien zigorrak abuztura eta 2014ko maiatzera luzatu zituzten, hurrenez hurren.

Petrolioaren arloko handiki ohiak beti defendatu du bere errugabetasuna. Bizi izan dituen epaiak enpresa arloan eta politika arloan zituen helburuak zapuzteko Kremlinaren mendeku izan direla argudiatu izan du.

Pussy Riot eta Greepeaceko ekintzaileei indultua

Indultu gehiagoren berri ere eman du Vladimir Putinek. Adierazi duenez, Pussy Riot taldeko bi kide eta Greenpeaceko 30 ekintzaile ere aske geratuko dira. Pussy Riot taldeko kideak otsailean Moskuko katedral ortodoxo batean otoiz punk bat abesteagatik daude espetxean. Greenpeaceko kideak irailean atxilotu zituzten ‘Arctic Sunrise’ ontzian ozeano Artikoko petrolio plataforma baten aurka protesta egiteagatik.

Putinek adierazi duenez, espetxealdiak irakasgai izan behar du talde ekologistako 30 ekintzaileentzat. Pussy Riot taldeko kideek Moskuko katedralean abestu zuten otoitza, berriz, “lotsagarritzat” jo du.

Helburuak lortzeko Gobernuaren elkarlanean aritzeko deia ere luzatu dio Errusiako presidenteak Greenpeaci.

Errusiako Parlamentuak Amnistiaren Legea onartu du, Errusiako Konstituzioaren hogeigarren urtemuga ospatzeko. Lege horri esker ehunka lagun aske geratuko dira. Indarkeriarik gabeko krimenak egin dituzten pertsonak, adinekoak, haurdun dauden emakumeak, haur txikien amak eta Chernobilgo hondamendiaren biktimak geratuko dira, besteak beste, aske.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Vladímir Putin bideoak