Mundua -

Bake prozesua

Akordiorik gabe bukatu da Ipar Irlandako bake prozesuaren negoziazioa

Negoziazio gau luze baten ostean, Richard Haass prozesuaren bitartekoak oraindik “ezberdintasunak eta desakordioak” daudela adierazi du, baina "prozesua hilda" ez dagoela ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandako alderdi politikoek behin betiko akordiorik gabe bukatu dute gaur bake prozesuaren arazoak konpontzeko negoziazioa.

Negoziazio gau luze baten ostean, Richard Haass prozesuaren bitarteko estatubatuarrak oraindik "ezberdintasunak eta desakordioak" daudela adierazi du, baina "prozesua hilda" ez dagoela ohartarazi du.

Irailetik, diplomatiko ohiak elkarrizketa ugari izan ditu eskualdeko alderdi guztiekin, besteak beste, banderen eta desfileen inguruan eta 3.500 hildako baino gehiago utzi duen 30 urteko gatazkari aurre egiteko akordioa lortzeko.

Datorren ostiralean Haass Belfastera itzuliko da akordioaren bosgarren zirriborroa prestatzeko eta bake prozesua urte berria heldu baino lehen ixten saiatzeko.

Irailetik, Haassen taldeak ehun bilera baino gehiago izan ditu eta Ipar Irlandako politikari zein gizarteko 500 pertsonarekin harremanak izan ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea