Mundua -

Hauteskundeak

Thailandiako hauteskundeak atzeratzea eskatu dute, biolentziagatik

Hauteskunde Batzordeak otsailaren 2ko hauteskundeak atzeratzea eskatu dio Thailandiako Gobernuari. Bangkoken, polizia bat hil eta hainbat lagun zauritu dituzte azken egunotan.

Manifestazioa Thailandian. Argazkia: EITB
Manifestazioa Thailandian. Argazkia: EITB
Manifestazioa Thailandian. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde Batzordeak otsailaren 2ko hauteskundeak atzeratzea eskatu dio Thailandiako Gobernuari, biolentzia dela eta. Azken aldian, polizia bat hil dute eta hainbat lagun zauritu dituzte, agenteen eta manifestarien arteko liskarretan.

Agiri batean, hauteskunde-erakundeak adierazi du baldintza horietan "ezinezkoa" dela bakea eta askatasuna oinarri duten hauteskundeak egitea. Lehendabizi gatazkan dauden bi aldeak adiskidetzea eskatu dute.

Thai estadioan (hiriburuaren iparraldean) izandako gatazkan polizia bat hil zen eta 48 lagun zauritu ziren, polizia-agenteen eta manifestarien arteko borrokan. Barruan, Hauteskunde Batzordea hauteskundeen prestaketa lanetan ziharduen.

Istiluen aurkako poliziak gomazko balak, gas negar-eragilea eta urezko kanoiak erabili zituen mila bat lagun estadioan edo alboan dagoen Lan ministerioan sar ez zitezen. Manifestariek harriekin, makilekin, botilekin eta tiragomekin erantzun zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Asia albisteak Thailandia gaur