Mundua -
Israel-Palestina
Israelek beste 26 preso palestinar askatzea onartu du
Datozen orduetan aske geldituko diren presoek 1993ko Osloko bake akordioa baino lehen egin zituzten delituak, ohar ofizialaren arabera.
Erredakzioa
Israelgo Gobernuak beste 26 preso palestinar aske uztea erabaki du, komunikatu ofizial baten arabera. Datozen orduetan aske geldituko diren preso horiek 1993ko Osloko bake akordioa baino lehen egin zituzten delituak.
"Presoek 19 eta 28 urte bitarteko kartzela zigorra bete dute", oharraren arabera. Zerrenda argitaratu eta, gutxienez, 48 ordura geldituko dira aske aipaturiko presoak. Aurreikuspenen arabera, gauean argitaratuko dute zerrenda.
26 palestinar horiei hilketak eta erakunde armatuko kide izatea egotzi diete, eta 1993a baino lehen egindako delituengatik Israelen zigorra betetzen ari ziren 104 preso horietako multzo bat da.
Orain arte Israelgo Gobernuak 26ko bi preso talde utzi ditu aske, eta hirugarren fasea iganderako aurreikusita dago.